Skip to main content

Produktua granelean

Produktuak, granelean silo eramangarrietan hornitzen dira. Silo horiek obran jartzen dira, kontsumitzeko tokitik gertu, eta obran bertan betetzen dira gure zisterna-kamioien flotarekin. Siloak erabiltzeak abantaila ugari dakartza: bizkortasun handiagoa, hondakin gutxiago, antolaketa hobea, eta egokia da obra mota eta tamaina guztietarako.

Gainera, BIKAINek bezeroen eskura jartzen du bere produktuak nahasteko, oratzeko eta aplikatzeko erraz erabiltzen diren ekipo eta makinen teknologiarik aurreratuena, lanen kalitatea hobetuz.

Produktua zakutan

Zakutan hornitzen diren produktuak 25 kg-ko zakuetan banatzen dira, 1.500kg-ko palet plastifikatuetan.

Zakutan hornitzen diren produktuen banaketan atez ateko zerbitzu osoa eskaintzen dugu, bezeroaren instalazioetarainoko garraioa kudeatuz. Eraikuntza-materialen banatzaile nagusiekin lankidetzan.

Ezagutu gure produktuak